mag

Babes sendoa emango zaio aro berriari

 

Agintariek eta batzorde teknikoak tolesik gabeko babesa eman diote 26. edizio honetan bere burua berrasmatzen jarraitzen duen kongresuari.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 26. edizioaren aurkezpenean, agintariek, batzorde teknikoak, Gipuzkoako gastronomiaren munduko eragileek eta beste sukaldari batzuek Kongresuak abiarazten duen aro berri hau babestu dute.

Eneko Goia eta gastronomiaren munduko hiriburua

Eneko Goia Donostiako alkateak «hiriko urteko ekitaldi nagusienetako bat» iruditzen zaion kongresu honen garrantzia azpimarratu zuen «Egun batzuez, gastronomiaren munduko hiriburu bihurtzen duen gertaera da, nahiz eta urteko egun guztietan ere baden antzerako zerbait». Bereziki pozik azaldu zen alkatea kongresuak aurten izango duen leloaren harira –‘Hiri Irekia’–, izan ere, aldarrikatu zuen bezala, «Donostia munduari irekita dagoen hiria da, eta hala izaten jarrai dezan nahi dugu eta, horretarako, aliatu garrantzitsua da gastronomia».

Azahara Domínguez: “Garenari eutsiz”

Azahara Domínguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatuak «Gipuzkoa gastronomiaren arloko profesionalen eta zaleen topaleku bihurtu duen kongresu honen indarra» azpimarratu zuen.
«Abangoardiarik iraultzaileenaren erakusleiho bihurtu du Gipuzkoa». 25 urte bete ondoren, «berriro elkartuko gara guztiok, gure lurraldea gastronomiaren munduko erreferente izan dadin lanean jarraitzeko».

Leloari ere erreparatu nahi izan zion diputatuak, uste baitu «Gipuzkoan azkeneko hamarraldietan bizi izan dugun irekitze horrek gizarte bezala hazteko eta garatzeko aukera eman digula, baita gastronomiaren arloan ere».
Domínguezek uste du Gipuzkoak «balioa eman diela kanpoko eraginei, horiek gure kulturara egokitzeko, garen horri inola ere muzin egin gabe».

Domínguez konbentzituta dago guztiak duela «zergatiren» bat; horregatik, «ez da harritzekoa Gipuzkoan egitea munduko kongresu gastronomiko onena».
Izan ere, hemen, gastronomia «gure kulturaren parte da, bizitza ulertzeko dugun moduaren parte, eta gure ondarea da». Horregatik, «talentua hartzeko jomuga izaten jarraitu nahi dugu, eta zuekin kolaboratzen jarraituko dugu».

Azkenik, emakumeen lana nabarmendu nahi izan zuen diputatuak: «Emakumeen zereginak gero eta pisu handiagoa hartu behar du, denok jabetzen baikara etxeetako sukaldeetan emakumeak nagusi diren bitartean, jatetxe handietako sukaldeak oso maskulinizatuta daudela». Horregatik, Foru Aldundiak «sukalde handietan emakumeen presentzia sustatu eta babestu nahi dugu, eta haien lana baloratu eta nabarmendu dadin lortzea. Urrats handiak egin ditugu ildo horretan, baina aurrera jarraitu beharra dugu».

Benjamín Lana: “Hiri irekia”

Benjamín Lana da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuko zuzendari berria, Roser Torrasen lekukoa hartuta. «Gaur hemen egotea oso berezia da niretzako», adierazi zuen, eta kongresuaren edizio honetako leloa ‘Hiri Irekia’ izan behar zela nola erabaki zuten azaldu zuen: «25 urteren ondoren, ‘Eta orain zer?’ galderari erantzuteko unea zen. Aurrera begira, burura etorri zitzaidan lehenengo gauza izan zen Donostia hiri ireki gisa aldarrikatzea». Lanak gogoratu zuen nola etorri zitzaion gogora gaztetan irakurri zuen Gabriel Celayaren poema bat, harresiak eraitsi ondoren ‘Donostiak iraganeko zarakarra hautsi’ zuela esaten zuena. Kongresuak ere zarakarra haustea eta Kursaaletik harago irtetea nahi du.

Aldi berean, zuzendariak pentsatu zuen, zilarrezko ezteien ondoren, Batzorde Teknikoa ere berritzeko unea zela: «Tripulazio berria behar genuen, munduan gertatzen denaren berri izango duena. Orain dela 25 urte, bestelakoa zen errealitatea, eta nabarmentzen jarraitzeko prestatuta egon behar dugu». Horregatik sortu dute sortzaileen batzordea, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana eta Juan Mari Arzak bezalako pertsona nabarmenekin, eta «aurrerantzean trainerua bultzatuko duen» talde berria sortu dute.

Amaitzeko, Lanak aurreratu zuen «herrialde gonbidatu bat» izango duela kongresuak, «Portugal, handikiro datorren herrialdea. Zortzi sukaldari portugaldar izango ditugu»; eta Kongresua Hiriari irekitzeko ideiaren inguruan antolatutako jardueretako batean, Gaztelubidek kozinatuko dute Portugalgo bi sukaldarik.

Andoni Luis Aduriz: “Leku pribilegiatua”

Andoni Luis Adurizek Batzorde Teknikoko kide izaten jarraituko du, eta bere agerraldian aitortu zuen kide berrien lehenengo bileran, «ideia nagusietako bat» izan zela «hiriak erakargarritasun handia duela, kongresua auditoriotik harago irits dadin lortzeko. Leku pribilegiatu eta eroso batean gaude, jendeak oroitzapen bikaina izan dezan lortzeko».

Elena Arzak eta berritzeko gogoa

Elena Arzak ere egongo da Batzorde Tekniko berrian. «Kongresuan hazi da» Elena, eta eraberritzeko, berritzeko eta aldatzeko dagoen gogoa» nabarmentzen du. «Funtzionatzen duen formula bat dugu, baina etorkizuna bertan gozo ez gelditzean oinarritzen da», aldarrikatu zuen. 

Amaia Barredo: “Tokiko kalitatez ekoizpena”

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen hitza hartzen azkena. Kongresuko Batzorde Teknikoak duen erantzukizuna nabarmendu nahi izan zuen, eta zera adierazi: «administrazioak hainbat eginkizun jartzen diogu». Barredorentzat, ezinbestekoa da «tokiko kalitatezko ekoizpena babestea», izan ere, «ekoizpen bereiziak nazioarteko izen ona eta balioespena sortu ditu gastronomian». Zera gaineratu zuen: «denok jabetzen gara zer nolako indarra hartzen ari den nekazaritza ekoizpena eta elikadura».

Etorkizunera begira, «autosufizientzia» nabarmendu zuen etorkizuneko erronka gisa, «planeta SOS seinaleak bidaltzen ari baitzaigu», eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela «printzipio osasungarri eta jasangarrien aldeko apustua egitea»; eta horretarako, «nekazaritza arloko prestakuntzak balio handiagoa» izan behar duela gizartearentzat, «bestela kosta egingo baitzaigu».

Azkenik, zera aldarrikatu zuen: «herrialde txikia gara eta, beraz, autosufizientzia esparru geografiko handiago batean oinarritu behar da, Europan hain justu, eta esparru horrek esaten ditu produktu osasungarriago eta ekoizlearentzat justuago bat lortzeko lan egin behar dugula».

 

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC