mag

Gastronomikaren 2024ko edizioak Kursaaleko mugak gaindituko ditu eta hirira irekiko da

 

Donostian izango ditugu gastronomiak paper garrantzitsua jokatu duen beste hiri ireki batzuetako sukaldariak, hala nola Kopenhage, Lima, Chicago eta Florentziakoak.

'Donostia, hiri irekia’ Gabriel Celayaren poema baten izenburua izango da ekainaren 7tik 9ra ospatuko den San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren hurrengo edizioaren leloa; Donostia eta Gipuzkoarekiko lotura indartuz, are gehiago ireki nahi du beste formatu batzuetara, eta ostalaritza-sektoreko profesionalentzako prestakuntza-eskaintza handitu. 

Donostiako Kursaal jauregiak hartuko ditu urriko lehenengo egun horietan Estatuko zein nazioarteko chef garrantzitsu horietako asko. Kongresu gastronomikoen aitzindari den Gastronomikak beti gainditu izan ditu mugak, eta 26. edizio hau ez da salbuespena izango. Limatik Kopenhagera, Chicago, Le Castellet edo Florentziatik pasatuz. Benetan anitza izango da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak 2024rako proposatzen duen ‘bidaia’, azkeneko 50 urteetako sukaldaririk garrantzitsuenetako bat eta euskal sukaldaritza berriaren sortzaileetako bat den Pedro Subijana chefaren ibilbidea saritzeko ere balioko duena; izan ere, 1970az geroztik Akelarre*** jatetxea zuzentzen duen sukaldari bikain honek berak jasoko du edizio honetako Omenaldi Saria. Subijana da, gainera, orain arte egindako 25 edizioetan hizlari parte hartu duen sukaldari bakarra.

Kongresurik antzinakoena

Kongresu gastronomiko antzinakoenaren 25. urteurreneko edizioaren arrakastaren ondoren, datorren urrian egingo den ediziorako ekitaldiaren bereizgarritasunean inspiratu nahi du Gastronomikak, errepikaezina den horretan, hirian: Donostian. Eta ideia horrekin, Gabriel Celayaren poema batean oinarritu dira kongresuaren antolatzaileak Gipuzkoako gizartearekin berriro konektatzen, ingurunean are gehiago errotzen eta ahalik eta formatu gehienetara irekitzen saiatuko den egitarau bat prestatzeko. 
Horretarako, lurraldeari eta hemengo ostalaritzari, jatetxeei, tabernei edo elkarte gastronomikoei begira jarriko da, izar handiei begiratzen dien bezala. San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresu gastronomikoen erreferentea da mundu-mailan, dena onartzen duen pentsamolde irekia duelako. Horrexegatik gainditu nahi ditu bere harresiak. Horretarako, Kursaaletik kanpora programatuko ditu jardueretako batzuk, Donostiako taberna eta jatetxeekin protagonismoa partekatzeko eta kongresistak elkarte gastronomiko garrantzitsuenetako batzuk ezagutzera eramateko. 

Baieztatutako hizlariak

Hori guztia azkeneko xehetasunak baino falta ez zaizkion egitarau baten barruan; nolanahi ere, izen garrantzitsu asko dago baieztatuta dagoeneko. Donostian izango ditugu gastronomiak paper garrantzitsua jokatu duen beste hiri ireki batzuetako sukaldariak, hala nola Kopenhage, Lima, Londres eta Florentziakoak. Asiako zenbait hiritatik ere etorriko dira beste batzuk, baina aurrerago iragarriko ditugu izenak. Kristian Baumann (Koan**, Kopenhage) hegokorear jatorriko chefa etorriko zaigu Danimarkatik, haren ikuspegi berritzaileagatik eta Europako iparraldeko sukaldaritza asiar eraginekin fusionatzeko duen trebetasunagatik ezaguna.

Karime López ere gurekin izango dugu (Osteria Gucci da Massimo Bottura*, Florentzia), Michelin izar bat eskuratu zuen lehenengo emakume mexikarra.
 
Atlantikoa zeharkatuta iritsiko zaizkigu Donostiara, bestetik, Pía León (Kjolle, Lima), Latinoamerikako chefik garrantzitsuenetakoa, bere proiektu pertsonalaren eskutik, Peruko biodibertsitatea ezagutzera eman nahi duena, sukaldaritzaren bitartez, eta haren bikotekidea, Virgilio Martínez (Central, Lima), 2024ko 50Best zerrendaren arabera munduko jatetxerik onena dena zuzentzen duena.

Izardun lehenengo filipinarra

Genie Kwon eta Tim Flores (Chicago, AEB) ere izango dira Gastronomikan; tagalo filipinar dialektoan “elkarrekin” esan nahi duen Kasama jatetxearen jabeak eta chefak dira. Michelin izardun filipinar jatetxe bakarra da munduan, eta okindegi modura funtzionatzen du egunez, eta jatetxe modura gauez. Chicagoko East Ucrania Village auzoan dago.
 
Oraingoz, honako hauek osatzen dute baieztatutakoen zerrenda: Eneko Atxa (Azurmendi**, Larrabetzu); Elena Arzak (Arzak jatetxea***); lehendabiziko aldiz hiru izarrekin etorriko zaizkigun Bartzelonako Disfrutar** proiektuaren liderrak: Oriol Castro, Eduard Xatruch eta Mateu Casañas; Luis Alberto Lera (Lera jatetxea*, Castroverde de Campos, Zamora) eta Jorge Muñoz eta Sara Peral (OSA jatetxea*, Madril), Madrid Fustion 2024 kongresuan sukaldari hasiberrien saria jaso zutenak eta azkeneko urtean Madrilen txalotuenetakoa izan den jatetxearen protagonistak. 

Kursaaleko auditoriora haien ezagutza ekarriko duten izen handiko chefetako batzuk baino ez dira hauek, izan ere, beste batzuk ere gehituko zaizkie datozen asteetan.

 

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC