mag

Portugalgo ekoizle txikiak, lurraldearen zaindariak

 

João Rodrigues portugaldarra arduratu da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren aurtengo edizioko lehen hitzaldia egiteaz, zeinetan lusitaniar ekoizle txikien egitekoaren balioa azpimarratzeko aprobetxatu baitu.

João Rodrigues —chefa Canalha jatetxean (Lisboa, Portugal)— izan da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren 26. edizioan Auditorioan egingo diren hitzaldiak inauguratzearen arduraduna. Eta aukera aprobetxatu du ekoizle txikiaren egitekoaren eta aberastasun gastronomikoaren balioa azpimarratzeko, betiere produktua oinarritzat hartuta, Portugalgoa, Kongresura gonbidatutako herrialdea baita.

2015ean ekoizle txikiei laguntzeko abian jarritako Matéria proiektua azalduz egin du hori. "Ikusi genuen oztopoak zeudela landa-ingurunean herrialdearen tradizioak, kultura eta nortasuna mantentzeko, gazteenek aukera berriak hirietan bilatzen zituztelako", azaldu du sukaldariak, eta beste arazo bat ere azpimarratu du: "Ekoizpena oso irregularra da eta arazo logistikoak izugarriak dira".

Matéria Projecto-k produktua, turismoa eta lurraldea lotzen ditu. Webgune bat da eta bidaiak proposatzen ditu herrialde osoan zehar ekoizle txikia ildo nagusitzat hartuta: 130 proposamen baino gehiago dituen orri oso sinple bat da, "bakoitzaren bizitzarako leiho bat". Ekoizle bakoitzak zer produktu egiten dituen kontatzen digu, bere filosofia azaltzen digu eta bere helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetan jartzeko modua ematen dizkigu, zuzenean prezio justuagoan erosi ahal izteko. “Marka sortzeko eta balioa sortzeko modu bat da. Interesa badago, negozioa dago eta beren produktuetatik bizi ahal izango dira”, laburbildu du Rodriguesek. "Proiektu txiki oso interesgarriak dituen komunitate bat da", gaineratu du.

"Proiektua hasi zenean, produktua zen lehentasuna, baina bidaiekin mundu berri bat zabaldu zen. Ekoizpena humanizatu egin da, eta oporrik eta astebururik ez duten pertsonak direla ikusten dugu; lurraldearen zaindariak dira eta interes komertziala sortzen dute lurraldearentzat", adierazi du sukaldariak.

Herrialdeko aniztasun handian barrena ibilbide bat egitera gonbidatu ondoren, eta bideo baten bidez ikusleak lusitaniar ekoizle txikien egunerokora eraman ondoren, Rodriguesek bi proposamen prestatu ditu, bertaratutakoek dastatzeko. Lehenengoan eltzeko bat, "igandeko familia-errezeta hori, herrialde osoan zeharkakoa dena, iparraldetik hegoaldera, baina etxez etxe aldatzen dena", eta bere gastronomian tipikoa den txerri-hestebete bat konbinatu ditu Portugalen forma zuen txigorki baten gainean. "Herrialde osoa jaten duzu mokadutxo batean", laburbildu du.

Ondoren, legatza protagonista eta txipiroia laguntzaile zituen errezeta bat prestatu du, zuri-beltzeko plater bat, jada zendu zen margolari surrealista portugaldar batekin egindako lankidetzaren emaitza dena, artistak bere lehen fasean zuri-beltzean bakarrik margotzen baitzuen. "Kulturaren erabateko eragina duten bi plater dira, ekoizle txikientzat protagonismoa dutenak", laburbildu du hitzaldi amaieran.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC