mag

Ongi etorri sukaldarien kongresura!

 

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren 26. edizioa ofizialki inauguratu da, Pedro Subijana, Lisa Abend eta Mariano Garcíari aitortza egin dien ekitaldi batekin.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren 26. edizioa ofizialki inauguratu da gaur eguerdian, jendez gainezka zegoen Kursaaleko Auditorioan. Antolatzaileak, erakundeetako ordezkariak, sukaldariak eta babesleak bildu dituen ekitaldian, Benjamín Lana, kongresuko eta Vocento Gastronomíako zuzendaria, izan da hitza hartzen lehena. Bere hitzaldian, Lanak azpimarratu du gastronomiaren balioak Donostiatik mundura zabaltzeak duen garrantzia, baina aipamena egin dio ere aurtengo edizioaren leloari: "Hiri irekia".

Horrez gain, adierazi duenez, "suaren inguruan biltzeko gaude hemen, ikaskuntzak partekatzeko eta solasean aritzeko, hori ere jarduera oso gizatiarra baita. Donostia hiri sukaldaria da batik bat", baina edizio honetan, "gainera, hiri ireki bat izango da. Donostiak dituen bi alderdi horiek indartu nahi ditugu. Sukaldarien kongresuaren edizio hau aldarrikatzera gatoz, munta handikoekin eta lapikoetakoekin. Eta ongi etorria ematen diegu halaber tabernariei, gure odol-anaiei, gure babesa merezi baitute". Horrez gain, zera baieztatu du, "besoak zabaltzen dizkiegu bereziki gure anaia portugaldarrei: etxean zaudete".

Herri estrategia bat

Ondoren, erakundeetako ordezkarien txanda izan da. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "kongresua estrategia bat herrialde gisa definituko duten pertsona batzuen arteko topalekua da. Topaketa hauek funtsezkoak dira Gipuzkoako lurraldearentzat, gastronomia gure itsasargietako bat baita".

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ustez, "Donostia nazioarteko gastronomiaren epizentroa da, eta Gastronomika euskal gastronomiaren isla bat da, kultura eta tradizioa dakartzalako, baina baita berrikuntza eta produktua ere. Gure gastronomiak ezaugarri izan ditu gure sukaldariak eta gure inguruko produktuekin egindako lehen mailako platerak. Sukaldaritzak eta ekoizleek bat egin behar dute".

Eneko Goia, hiriko alkatea, pozik agertu da Zinemaldia amaitu eta astebetera Kursaala sukaldeetako izarrez bete delako: "Gastronomiaren euskal hiriburua gara eta mundura proiektatzen gaituzten honelako ekimenak ditugu. Mundu mailako erreferentzia izaten jarraitzeko, aurrera egitea eta apustuak egiten jarraitzea dagokigu, eta esango nuke nahiko ondo ari garela".

Lidia Monteiro Portugalgo lurralde-marketineko zuzendaria ere agertokira igo da Portugalgo gastronomia eta sukaldariak Kongresura ekartzearen poza adierazteko: "Ziur liluratuta geratuko zaretela gure sukaldariek egiten dutena probatzen duzuenean".

Merezitako hiru aitortza

Aurreskua ikusi eta txakolinarekin topa egin ondoren, Aholku Batzordeko eta Fundatzaileen Batzordeko kideek ere parte hartu dutela, ofizialki inauguratutzat eman da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren aurtengo edizioa.

Horrez gain, Auditorioan tartea egon da beren ibilbide emankorrengatik aitortza jaso duten hiru profesional omentzeko. Pedro Subijana (Akelarre ***, Donostia) izan da inaugurazio ekitaldi honetako protagonista nagusietako bat, berarentzat izan baita San Sebastian Gastronomika 2024 Omenaldi saria. Donostiar sukaldariak, Euskal Sukaldaritza Berriaren egile nagusietako bat denak, mende erdia baino gehiago igaro du su artean eta, gainera, hizlari gisa parte hartu du Fundatzaileen Batzordeko kide den kongresuaren edizio guztietan.

Sukaldariak gertutasun handiko solasaldi bat partekatu du Benjamín Lanarekin, eta aitortu du erretiroa ez duela inondik inora gertu; atzera begiratu du, Akelarrera langile gisa nola iritsi zen gogoratzeko; eskerrak eman dizkio Ada emazteari, beti ondoan egon delako zenbakiez arduratzen, eta, lehen pertsonan, egin duten guztiaz gozatzeko duen gogoa aldarrikatu du. "Nire bizitza profesionaleko luxu handia Luis Irizar izan zen, beti markatu nauen maisu aparta", kontatu du, apaltasunez, denengandik ikas daitekeela ziurtatu baino lehen.

Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Albornà i Torras saria Lisa Abend dibulgatzaile eta kazetari estatubatuarrarentzat izan da aurten. “Mila esker ohore handi honengatik. Ez naiz gai adierazteko zer nolako harrotasuna eta poza ematen dizkidan aitortza hau gastronomiaren aukerak erakutsi zizkidan hirian jasotzeak. Saria hainbeste errespetu merezi duen eta lagun hain mina den kazetari baten oroimenez sortutakoa izateak are gehiago hunkitzen nau", esan du agertokian.

Valladolideko Mariano García enologo eta ardogileari eman diote Urrezko Gueridon saria. Bodegas Maurorekin lotura estua duen ibilbide arrakastatsua du eta Hilario Arbelaitzen eskutik jaso du gaur saria; haren hitzetan, "Espainiako ardogintzan dugun munduko gizonik garrantzitsuena da. Lagun handia eta pertsona bikaina da”.

Garcíak, sukaldariari besarkada hunkigarri bat eman ondoren, saria jaso eta zera adierazi du: "sari honek ematen didan poza handiagoa da gastronomiari lotuta dagoelako, gastronomiak ikusarazi didalako ardoa hedonistagoa dela, eta ez hain teknikoa". Enologoak Gipuzkoan hasi zela ekarri du gogora, baita Pedro Arregui, Matías Gorrotxategi edo Juan Mari Arzakekin duen adiskidetasun berezia ere: "Ardoa bazkari batean eta konpainia onean adierazten da ondoen".

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC