mag

Nostalgiarik gabeko tradizio italiarra

 

Michelin izar batekin saritu duten Mexikoko lehen sukaldari emakumea da Karime López, eta Florentzian arrakasta lortu duen sukaldaritza migratzailearen bere kontzeptua ekarri du Gastronomikara.

Querétaron jaio zen, baina laster egin zuen jauzi mundura, eta Espainiako, Tokioko eta Peruko sukaldeetan jaso zuen prestakuntza. Ondoren, gaur egun senar duen Taka Kondo ezagutu zuen, Osteria Francescana jatetxe ospetsuan Massimo Botturaren eskuineko eskua, eta Italiara joan zen bizitzera. 2018tik, Gucci Osteriaren proiektuaren buru da. Gucci luxuzko etxeak eta Botturak sortu zuten proiektua Florentzian, eta Karime han hasi eta urtebetera lortu zuen bere lehen izarra. Han, Italiako produkturik onenean oinarritutako proposamen bat prestatzen du, baina ezagutu dituen munduko txoko guztietatik edaten du, baita «oso irekia den eta etengabe ernaberritzen den» hiri batetik ere.

Bi urte daramatzate elkarrekin lanean Florentzian, «kultura anitzeko eta eraginez betetako hiri» horretan. Historiaz betetako toki entzutetsu batean dago jatetxea, baina aurre egiten dio Italiako sukaldaritza kulturaren zurruntasunari. Izan ere, Karimerentzat, berea sukaldaritza migratzailea da, «sukaldariok etxe deitzen baitiegu egon garen sukalde guztiei eta, horregatik, gure ideiek migratu egiten dute, teknikek bezalaxe». Bizitzako bidaia hori nahi dute islatu Memoria Berriak izeneko menuan. Hain zuzen ere, «bientzat, sukaldaritza bizipen, oroitzapen eta identitate berriak eraikitzeko eragilea da, baita nostalgiari aurre egiteko biderik hoberena ere».

Bizitzako platerak

Hala, migrazioa zuen hizpide aurkeztu duen lehen platerak, zeinetan bi arto barietate italiar nahastu dituen, Karimek bere jaioterrian gosaltzen zituen arto tostadak gogora ekartzeko. Espainiako sukaldaritzaren eragina ere hortxe zegoen, Adriatikoko atuna eskabetxean aurkeztu baitu, «Espainiaren konkista garaian ikasi genuen kontserbazio teknika», martorri ernamuinak gehituta. Eta, bigarren platera aurkezteko orduan, beste migrazio bat aipatu du, oraingoan, italiarrek XIX. mendearen amaieran Ipar Amerikara egindakoa. «Italiarrari ez zaio pastarekin asko jolastea gustatzen, baina egia da itzultzean ideia eta osagai berriak ekarri zituela, eta horiekin bere kultura aberastu zuela». Hortik abiatuta, Non dire cassate plater ikusgarri hau sortu du: pasta lehor bat, 15 minutuz konbu dashiz eta parmesano azalez bustia, pistatxo pesto batez lodituta. Hotz zerbitzatzen du, alberjinia konfitatuarekin, eta gainetik behi ricotta hautseztatuta.

Eta probokazioarekin jarraitzeko, La Norma erara egindako pasta berrinterpretatu du, Fuori dalla Norma izeneko platerean: arrozezko pasta hidratatu batekin egindako ravioli batzuk, tomate urezko dashiz hidratatuak eta lurrunetan egosiak, alberjiniaz eta parmesanoz beteak eta ondoren frijituak, comte gaztarekin Gucciren sinboloa markatuta. Letoizko kutxa eder batean aurkeztu ditu. Laugarren platerak Yellow is Bellow izena zuen, eta jankidearengana ohar honekin iritsi da: zer da zuretzat zoriontasuna?. «Niretzat familia, lana eta ondo jatea da», adierazi du, atun mendrezka, Italiako haragia eta kabiarra nahasten zituen esfera hori bat aurkezten zuen bitartean. Amaitzeko, chefaren beraren iruditeriatik ateratako postre bat prestatu du. Banana Split dibertigarri baten itxura zuen, «patataz eta koloretako zukuz» egindako serpentina finez koroatua, «postre hori eskatzean egiten zizuten festa irudikatzeko». Azkenburukoa gozatzeko, lau aldiz galdarraztatutako eta ozpinaz, datilez eta azukrez prestatutako banana azalez egindako konpota bat gehitu dio. «Gure sustraien bila gabiltzanean, beti aurkitzen dugu, azkenean, zerbait berria gure baitan», adierazi zuen Karimek amaieran, italiar filosofo baten hitzak ekarriz.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC