mag

Maitasunez Lisboari, munduari irekitako hiriari

 

Marlene Vieira eta João Sá bikotekideak dira eta lanbide berean aritzen dira, eta bietako bat ere ez da Lisboakoa, baina hiri horretan izan dute arrakasta eta izugarri maite dute. Batez ere, hiriko kultura aniztasuna balioesten dute.

Marlen Porton jaio zen, baina bere tokia hiriburuan zegoela sentitu zuen, «betidanik izan delako kultura anitzeko hiria, mundura zabaltzeko eta jende guztiari harrera egiteko prest dagoena», aitortu du. Garai batean Manhattanen bizi izan zen, eta irakasle eta epaimahai izan zen Portugalgo telebistako Chefs Academy lehiaketan. Gaur egun, hiru jatetxe gobernatzen ditu: Timeout merkatuko janari postu bat, Zunzum Gastrobar jatetxea eta, berriena, Marlene jatetxe gastronomikoa.

«Marlen jatetxea gurutzaontzien terminaletik oso hurbil dago, eta mundurako leiho bat da niretzat. Baina portugaldarra naiz, eta oinak Portugalen ditut. Horregatik, kanpoko eraginak xurgatzen ditut, baina beti nire jaioterriko tradiziotik abiatzen naiz», adierazi du. Eta bere lana bisualki azaltzeko, bakailadilla bat prestatu du eskabetxean, ozpinetan ondutako azenario eta erremolatxarekin, eta arrain frijituaren salda iragaziaz bustita. Bigarren proposamena sepiazko feijoada tradizionalaren berrinterpretazio bat izan da: «begiak ixten badituzu, ezin hobeto antzemango duzu haren berezko zaporea». Horretarako, babarrun zuriak eta sepia gisatu ondoren, salda bat egin du, eta horren hondarrak plateraren oinarriko purea egiteko erabili ditu. Ondoren, sepia jaso du, egosita eta kaneloi forman moztua, eta zapore guztia jaso duen salda iragaziaz busti du.

João Sák, bestalde, Lisboari buruzko bere hitzaldiaren argudiorik onena maitasuna dela azaldu du: «nire bikotekidearenganako , gastronomiarekiko eta argiz betetako eta kultura anitzeko hiri batenganako maitasuna». Haren gurasoak Angolan jaioak izanik, haren tradizioa ez da portugaldarra. «Guk ez genuen feijoada jaten, moanba baizik, oilasko gisatuz eta palmondo-olioz egindako gisatu bat». Horregatik, haren sukaldaritzak gehiago iradokitzen du Alfamako estiloa, «auzo eklektiko eta oso pertsonal» horretakoa. Duela gutxi saritu dute Sála jatetxea bere lehen Michelin izarraz. Hangoa sukaldaritza bidaiaria da, beti mundura irekita dagoen hiri batek gidatua. Eta argi geratu zaigu egin duen kuskus berde originalarekin. «Trás-os-Montes eskualdeko plater bat da, juduen komunitateak arabiarren okupazioan egiten ikasitakoa». Platera prestatzeko, semola baino ale handiagoa duen pasta bat erabiltzen da, baratxuriaz eta martorriaz kozinatzen da, datila-mutur batzuk codiumaz, Marokoko limoiaz eta ondoko jatetxe batean egiten duten garum batez bustita.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC