mag

José Manuel Mallón galiziarrak, Remollo Espacio Gastrónomicokoak, irabazi du San Sebastian Gastronomikako I. Arrain Zopa Txapelketa

 

José Manuel Mallón, Remollo Espacio Gastronomicokoa (A Coruña), izan da irabazle San Sebastian Gastronomikako I. Arrain Zopa Txapelketan, Galiziako itsasoaren eskuzabaltasuna omentzen zuen elaborazio batekin. Lehiaketa Taberna eta Tabernarien I. Foroaren testuinguruan egin da, eta "zopei balioa itzuli nahi die, luzaroan ahaztuta egon diren sukaldaritzaren sorrerako elaborazioak baitira", azaldu du Ramón Damián Fernández lehiaketaren erakunde babeslea den Galiziako Xuntako merkatuen arduradunak.

Mallónek zapore iodatua nagusi zuen zopa bat aurkeztu du. Ahoan lehertzen ziren berberetxoak zituen, legatza eta abadira arrain nagusi gisa, muskuilu galiziarrez indartutako salda bat, uxuala eta Godello ardo ukitu bat, eta alga-ukituak itsasoaren aroma azpimarratzeko. Lehiaketako irabazleak hitz batzuk eskaini dizkio, hunkituta, Hilario Arbelaitz maisuari, zeina epaimahaikideetako bat baitzen, Aitor eta Igor Arregi sukaldari karismatikoekin, Roser Torras Grup GSRko zuzendari ohiarekin, Marilis Galardi enpresaburuarekin eta Julián Méndez eta Esperanza Peláez kazetari espezializatuekin batera.

Lehiaketak ibilbide bat eskaini du arrain-zopa bezain funtsezkoa den itsas elaborazio bat ulertzeko moduetan barrena: Kantauriko estiloa izan dugu, Getariako txokoko Manuel Doñelfarekin, Portugaleteko Puente Colgante hoteleko Zuriñe Garcíarekin, Real Balneario de Salinaseko Pucho Landín asturiarrarekin, Biarritzeko (Frantzia) L'Impertinenteko Fabian Feldmannekin eta Boga jatetxeko Jesús Gutiérrez kantabriarrarekin. Mediterraneoaren esentziak Joan Capillaren (L'Algadir del Delta, Tarragona) eta José Álvarezen (La Costa jatetxea, El Ejido) eskutik iritsi dira. Azken horrek txoko-zopa almeriar bikaina eskaini du. Kanarietako ordezkariak ere izan dira: Víctor Suárez, Tenerifeko Haydée jatetxekoa. Epaimahaiaren hitzetan, "lehiaketak agerian utzi du arrain zopa bezain tradizionala den plater batek dituen moldakortasuna eta eboluzioa".

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC