mag

Gastronomika Donostiaren bihotzean barneratu da

 

Kongresuak afari historiko bat egin du Alde Zaharreko Gaztelubide elkartean, euskal sukaldaritza tradizionala eta Portugalgoa uztartuz.

San Sebastián Gastronomika - Euskadi Basque Country ekitaldiaren antolatzaileek «Hiri irekia» leloa aukeratu dute Donostiako gastronomia kongresuaren 26. edizio honetarako. Eta zorrotz bete da, hiri eta lurralde osora zabaldu nahi izan baitute Kursaalean izandako berrikuntzako, pasiozko eta ezagutza-trukeko giroa. Kongresu jauregiaren barruan gertatzen zena Gipuzkoako hiriburura helarazteko asmo hori goieneko mailara iritsi zen astearte gauean, Alde Zaharreko Gaztelubide elkartean afari berritzaile bezain aberasgarria egin zenean. Toki ezin hobea izan zen hitzordu historiko horretarako, zeinetan euskal sukaldaritza eta sukaldaritza portugaldarra elkartu baitziren, hiriaren bihotzean bildu ziren ehun bertaratu baino gehiagoren gozamenerako.

Afariaren xede bakarra ez zen sukaldaritzako bikaintasuna lortzea; aldiz, oraingoan, mezua edukia baino baliotsuagoa zen. Elkarteen historia eta Donostiako gizartean izan duten eta duten eragina eta garrantzia ezagutzea, gastronomia aitzakiatzat harturik mahai baten inguruan elkartu eta sozializatzeko kontzeptua azaltzea... asko ziren kontatzea merezi zuten arrazoiak, eta ezin hobeto azaldu zituzten kongresuan betikotzeko itxura duen gau-ekitaldi horretan.

Anfitrioi lanetan aritu ziren Jose Ramon Mendizabal Gaztelubideko presidente nekaezina, Juanma Garmendia eta Fernando San Martin, eta azken hura arduratu zen elkarte batek gipuzkoarrentzat eta donostiarrentzat duen esanahia azaltzeaz: «Guretzat topagune bat da, adiskideekin egoteko toki bat. Gainera, elkarteek garrantzi handia izan dute gastronomiaren arloan, ez hainbeste kozinatzen denagatik, kozinatzen jarraitzeko interesa mantentzen delako baizik».

Gonbidatuen artean egon ziren antolatzaileetako batzuk, esaterako, San Sebastián Gastronomikako zuzendari ohi Roser Torras, Vocento Gastronomiako gaur egungo zuzendariorde Félix Rivadulla eta Vocento Gastronomiako chef exekutibo Jordi Parra, zeina sukaldariekiko bitartekaria izan baitzen; haiez gain, kongresistek, kazetari gastronomikoek eta egun batez elkarte baten esentzia bizi nahi izan zuten guztiek parte hartu zuten.

Baina erronka sukaldean zegoen, eta hor beren alderdirik hoberena agertu zuten Mattin Etxanizek, euskal sukaldaritza tradizionala ohorez defendatuz, eta Noélia Jeronimok, zeinak gauza bera egin baitzuen janari portugaldarrarekin, herrialde hori izan baita edizio honetako gonbidatua.

Gonbidatuei ongietorria emateko eta ekitaldia testuinguruan jartzeko erabili zen aperitiboak euskal zapore nabarmena izan zuen. Bertaratuek jandako lehen mokaduak antxoa gazituak, gildak eta txistorra izan ziren. Hacienda Queiles etxeko ABBAE olioa ere atera zuten, tentazio hutsa.

«Borroka» gastronomikoarekin jarraitzeko, chef portugaldarrak bi proposamen aurkeztu zituen: barbarin torricado bat, barbarinezko cevichearekin, zuen zaporeagatik nabarmendu zena; eta bakailao xerem bat, orburuz, olibaz eta bakailao pilpilaz lagundua. Pobreen platertzat jotzen denak arrakasta handia izan zuen, bere estilo paregabeagatik.

Proposamen ezin hobe horien aurrean, Etxanizek euskal sukaldaritza tradizionaleko bi klasiko egin zituen: legatza saltsa berdean kokotxekin eta txirlekin, eta Pantxineta paregabe bat, amaitzeko.

Horrekin guztiarekin batera, Zapiain Prémium 2023 sagardoa eta Ángeles de Amaren 2019 ardoa zerbitzatu ziren, esperientzia berdingabe horretarako osagarri bikainak, bi-biak.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC