mag

San Sebastian Gastronomikako A Zonako kongresistek ponentzietako 40 plater baino gehiago dastatuko dituzte zuzenean

 

A Zonarako akreditazioa duten San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Countryko kongresistek esperientzia berezia bizi izateko pribilegioa izango dute kongresu handien munduan, Kursaaleko auditorio nagusian Estatuko eta nazioarteko chef nabarmenenetako batzuen sorkuntzak dastatzeko aukera izango baitute aurten ere. Chefek haien ponentzietan zuzenean prestatuko dituzten platerak. Bizipen esklusibo honek jakintza gastronomikoa eta berehalako dastatzea konbinatzen ditu, eta kongresuak sukaldaritza globalaren epizentro izateko duen bokazioa indartzen du.

Eszenatokitik pasatuko diren proposamenen artean, Viviana Varese italiarrak tomate-gelatina bat ekarriko digu stracciatella gaztarekin eta albakarekin, freskotasuna, teknika eta Mediterraneoa laburbiltzen dituena. Pikondo-hostoen eskabetxearekin –pikuekin eta amuarrain-arraba ketuekin–, Benito Gómezek baserritartasunaren eta zehaztasunaren arteko oreka erakutsiko du. Maca de Castrok, 'Banderilla poblera - pino piñón’ sorkuntzarekin, balioa emango dio Mallorcako paisaiari, eta Roderick Sloan chefak iparraldeko ur hotzetara eramango du publikoa, Sloanek berak bildutako iparraldeko itsaski hautatuekin.

Mitsuharu 'Micha' Tsumurak –The50Best zerrendako lehenengo postuan dago– herri-memoriarekin eta berrikuntzarekin jokatuko du butifarraren bere bertsioan; paiche urdaiazpiko ketuarekin eta melipona erleen eztiarekin prestatuko du butifarra. Kolonbiatik etorriko zaigun Jeferson Garcíak “Konektibitatea” proposatuko du, uraren eta herrialdeko jakitokiaren arteko harremana esploratzen duen sorkuntza. Pedro Subijanak harrituta utziko gaitu, gatz-ezkataz eta piperbeltz-alez aurkeztuko duen bere ahate-mikrofoierekin, eta Jordi Rocak, ez-ohiko konbinazio baten bitartez, dastamen-zeharkaldi bat egitera gonbidatuko gaitu.

Bartzelonan bizi den Hideki Matsuhisa chef japoniarrak, bestalde, konbuz prestatutako dashien dastatze-saio delikatua eskainiko du, japoniar esentziaren adierazpen likidoa. Aldaka-steak tartarra brioche-ogiarekin; horixe izango da José Gordón sukaldariaren proposamena, haragien sukaldaritzaren protagonistetako baten sotiltasuna eta maisutasuna erakutsiz. Nacho Manzanok itsasoa eta lehorra konbinatuko ditu, hegaluzea urdaiazpiko-gantzez prestatuta; eta Japoniatik, Katsuhito Inouek arrain-esentzia txipak eskainiko ditu, alberjinia karbonizatuko hautsez onduta; japoniar sotiltasun eta zehaztasun ariketa bat. Álvaro Garridok intentsitatea areagotuko du, piperbeltz larrosaz ondutako hegaluze ketu batekin, aingira-saldaz eta urriko piku hartzituz zerbitzatuko duena. Eta Ramón Freixak “Freixaren muxuak” (“Besos de Freixa”) aurkeztuko ditu.

Murtziako Alejandro Ibáñez chefak “Ardoaren mahatsak, sukaldaritza eta upategia” platera dastatzeko aukera emango digu, ardoari buruzko hausnarketa, osagai eta ingurune den aldetik. Albert Adriàk, berriz, produktuarekin eta denborarekin jokatzen duten bi plater zerbitzatuko ditu: dilista gisatuak eta niskalo-zukua txingarretan erreta. Rafa Costa e Silva  Río de Janeiro aurtengo helmuga gonbidatuko chefak txaiotea ekarriko digu, arrain onduarekin, meloiarekin –ozpinetan– eta bere jatetxean prestatutako tahiniarekin.

 

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC