mag

Gastronomikan irabazi duen arrain zopa Comillasen egiten da

 

Galiziako Xuntak babestutako Arrain Zopa Txapelketaren bigarren edizioak La Praderako (Ruiseñada, Comillas, Kantabria) Borja Mier izendatu du garaile. Bere errezeta, benetan ausarta, izan da epaimahai profesional eta herrikoiak hobekien baloratu duena. Txapelketan aurkeztu ziren zortzi errezetekin gozatu zuten epaimahaikideek eta, aurten, aipagarria izan zen sukaldariek elaborazio unibertsal horren inguruan interpretazio oso ezberdinak egin zituztela.

Vanessa Dosil Lago Galiziako Xuntako arrantza merkatuen nazioartekotze arduradunak hartu zuen hitza, eta zera adierazi zuen: "ohore handia da txapelketaren babesle izatea, osagai nagusia gure gastronomiak oso berezkoa duen produktu bat baita". Harekin batera, epaimahai profesionalaren kide ziren Aitor Arregi (Elkano, Getaria), Igor Arregi (Kaia-Kaipe, Getaria), Hilario Arbelaitz (Oiartzungo Zuberoa ospetsuko chef izandakoa), Roser Torras, San Sebastian Gastronomikako zuzendari ohia, eta Alexandra Sumasi gastronomia kazetaria.

Alberto Fernández Bombín izan zen txapelketaren aurkezlea, eta honela definitu zuen: “’free style’, arau bakar batekin: ona izan behar da”. “Arraina nagusitu behar da, bestela itsaski zopa izango baita”, esan zuen Aitor Arregik. Itsasoa edo ibaia gertu duten errezeta liburu guztietan dagoen errezeta batez ari ziren, zeharkako errezeta batez. "Baina lurralde bat eta garai bat definitzen ditu, erabilitako bazterkinak tokiaren eta garaiaren arabera aldatzen direlako", erantsi zuen Aitorrek.

"Ezin diogu gauza batzuk egiteari utzi, inoiz, gure amengandik jaso genuen legatu bat delako, eta haiek bai zutela meritua, zailtasun askoz gehiago izanda egin behar izan zituztelako. Gaur, galdu ezin diren zapore horiek irudikatzen ditu, toki bakoitzaren identitatea direlako. Modernizatu edo aberastu egin daiteke, baina inoiz ez gara geratu behar hainbeste urtez gozatu ditugun zapore on horiek gabe. Berritu, bai; baina ahaztu gabe”, azaldu du Hilario Arbelaitzek. "Munduko sukaldaritzaren ondarea da, bero handiko egunetan ere hartzen dugun zopa bat da", gehitu zuen Igor Arregik. Roser Torras, bestalde, bat etorri da eta esan du zopak bere lekua duela maila goreneko gastronomian.

Zortzi errezeta, zortzi gogoeta

Hautagai izan dira Mikel Mayán (Aldanondo erretegia, Donostia, Gipuzkoa), Carles Abellán (Bar Vint i Quatre, Bartzelona), Enrique Murillo (Las Palmeras, Málaga), Fran Dorado Zapirain (Bilbo, Bizkaia), Borja Mier (La Pradera, Ruiseñada, Comillas, Kantabria), Ruslan Businschi (Alcalde, Donibane Lohitzune, Frantzia), Alejandro Lista (Furancho Brasa Clandestina, A Coruña) eta David Pérez (Ronquillo, Ramales de la Victoria, Kantabria).

Baina zopa guztien artean —albariño galiziar batekin uztartuta— Borja Mierena izan da irabazlea, hark egin baitu proposamen ausartenetako bat, bere errezeta oso originala izan da eta: “Arrain zoparen oinarria hiru saldak dira. Fumet bat egiten dugu, itsas aingirarekin, aski zaporetsua den inguruko arrain bat baita. Gero, bereiz, amerikana bat egiten dugu nekorarekin eta arroz pixka batekin loditzen dugu distira eman diezaion. Hirugarrena marinel erako saltsa antzeko bat da, muskuiluekin, gantz minarekin eta perrexilarekin. Hori guztia Picos de Cabarierzo koñak batekin lurrinduta zegoen, eta marinel erako saltsa barrikan hartzitutako Kantabriako ardo batekin egin dugu. Saldei apio eta martorri pixka bat ere bota dizkiogu, eta triku aparra eta Iberiar hirugiharrarekin egindako artzain mamiak gehitu dizkiogu".

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC