mag

Olivi erretegia (Usurbil) eta Discarlux gailendu dira “historiako txapelketarik onenean”

 

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country biltzarraren esparruan egin da Parrilla Txapelketa Nazionalaren XVI. edizioa, eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Olivi erretegia eta Discarlux haragi-enpresa izan dira aurtengo irabazleak, eta lehengo urteko irabazle Vanesa Martín parrilleroaren (El Alfoz de Burgos, Villagonzalo de Pedernales) eta Cárnicas Guikar etxearen lekukoa hartu dute. Francisco Javier Aldapaga “Pako” parrilleroak erretako txuleta lehiaketara atera diren zortzietatik hirugarrena izan da. Hark azaldu duenez, Simmental arrazako pieza bikaina zen, 45 egun inguru ondutakoa. “Discarlux etxeak hautatu digun haragi on horretaz gain, denborak lehiaketak eskatzen zuenera egokitzen jakin dugu. Gainera, haragiak iragazte bikaina zuen, eta ondo zigilatu dugu”, adierazi du, apur bat hunkituta. Haren ondoan, Asador Olivi jatetxearen eta Saizar Taldearen jabe Napoleon Lertxundik pozik gogoratu du nola Saizarrek ere lehiaketa hau irabazi zuen 2022an, Discarluxen eskutik, orain Olivik egin duen moduan. Bi kasuetan, hirugarren aldiz parte hartzean gailendu dira.

Txuleta, ikur bat

Alberto Fernández Bombín lehiaketaren aurkezle eta moderatzaileak eman dio hasiera ekitaldiari, eta adierazi du “txuleta euskal sukaldaritzaren ikur bat dela, geografiako puntu kardinal guztietara iritsi dena”. Ondoren, San Sebastian Gastronomikako eta Vocentoko Gastronomia saileko zuzendari Benjamín Lanari eman dio hitza. Hura hunkituta agertu da, “biltzarrerako eta parrilleroentzako eta haragi-enpresentzako lehiaketarik ospetsu eta garrantzitsuenetako bat” den honen aurrean.

Horren ondotik, epaimahai profesionala aurkeztu du, zeinetan berak eta beste hauek hartu baitute parte: Amaya Ortuzar (Ganbara); Madrid Fusioneko presidente eta sortzaile José Carlos Capel; Julia Pérez kazetaria; Carlos Maribona komunikatzailea; Xabier Ruiz (Tolosako Casa Nicolás jatetxea) eta Ion Ayala (Laia Erretegia) parrillako adituak; Juan Atanasio “Tanacho” Carrasco (Carrasco Ibéricos); José Gordón (El Capricho) eta Juanjo Arratibel (Ondarreta). Arratibelen hitzetan, gaurkoa izan da inoizko txapelketarik onena.

Gero, Fernández Bombínek adierazi duen moduan, “parrillen dantza” hasi da. Guztiak Mi Brasa markakoak ziren eta, horietan, parrilleroaz eta haragi-enpresaz osatutako zortzi taldek beren piezak erre eta aurkeztu dituzte. Epaimahaiko adituek txuletari buruzko iritziak eman dituzte, kontzeptu gisa ulertuta, eta hainbat gai izan dituzte hizpide: arraza, ebakitzeko moduak, ontzea, parrilla inklinatua, teknikaren berrikuntza eta ikatzaren garrantzia, besteak beste.

Ardoaren garrantzia

Bodegas Roda enpresako zuzendari Agustín Santolayak txuletekin harmonizatu duten ardoak aurkeztu ditu. “Hasiera batean, bi beltz nituen buruan, baina zuri bat ekartzera ausartu naiz, proposatu zidaten moduan, mitoak hausteko. Zergatik ez? Ardo beltza, Corimbo I 2018, Dueroko Erribera bat da, Burgosko erriberako La Horra herrikoa. Eremuko arima osoa du beltz honek, baina oso fina eta freskoa ere bada, uzta oso euritsu eta hotz batekoa. Izugarri fina da. Zuria, Roda I 2022, egi bihurtutako ilusio bat da. Ez da udako zuri bat, ezta fruta tropikalen usaina duen horietako bat ere, eta zura ez dauka oso presente. Garai bateko Errioxen arima bilatzen genuen eta aurkezten ari garena udazkeneko ardo zuri bat da. Duen bolumenagatik eta freskotasunagatik, oso ondo ezkonduko du haragiarekin”, azaldu du.

Parte-hartzaileak

Parrilla Txapelketa Nazionalaren XVI. edizio honetan, hauek izan dira parte-hartzaileak: Marc Ramos (Sinofos, Girona) Leikan Meat haragi-etxearekin; Paola Cerchiara (The Txotx Gourmet, Donostia) Makro Distribucion Mayorista enpresarekin; Urko Zarauza (Asador Aramendi Berria, Zamudio, Bizkaia) Cárnicas Guikarrekin; Pablo Roza (Casa Farpón Asador, Fuentespino, Asturias) Cárnicas Trasacar etxearekin; Francisco Javier Aldapaga (Asador Olivi, Usurbil, Gipuzkoa) Discarlux haragi-saltzailearekin; Aitor Martín (Ikili Jatetxea Bar, Donostia) Cárnicas Goyarekin; Nur El Homssi (Restaurante Fermín Calbetón jatetxea, Donostia) Arcecarnerekin; eta Edu Espejo (Taller de Carnes by Jenkin´s, Valentzia) Tamaco Barcelona enpresarekin.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC