mag

Sukaldeko jakintza zaharra partekatzea

 

Thalía Barriosek Oaxacako bere jaioterri urruneko sukaldaritza mundu osora helarazi beharreko arte bihurtu du

San Sebastian Gastronomika agertoki paregabea da Levadura de Olla jatetxeko (Oaxaca, Mexiko) sukaldari eta enpresari gazte honi ikusgarritasuna emateko. Bere bizitzaren zati handi bat sukaldean eta soroan lanean igaro du, estatuko Sierra Sur eskualdean ezkutatutako San Mateo Yucutindoó jaioterrian. Gastronomian lizentziaduna da, eta urtero-urtero Sukaldaritzako Ezagutzak Trukatzeko Foroa antolatzen du; gainera, Gusto Local izeneko gida argitaratzen du, bere arbasoen sukaldaritza sustatu eta zaintzeko.

“Nire herrira ez dira erraz iristen sukaldaritza mexikarraren ohiko osagaietako asko; horregatik, gure kozinatzeko modua desberdina eta berezia da”, azaldu zuen, harriz eta buztinez egindako kezko sukalde tradizionalak eta horien atalak erakusten zituen bitartean: “sutegia, metatea, suzuloa eta comala, tortillak iraultzeko, zeina metro baterainokoa izan baitaiteke nire herrian”. Eta, tortillak ahotan ditugunez, aipagarria da hiru arto motarekin egindako hiru koloreko tortilla bat aurkeztu zuela bere menuan, eta bertaratuei halakoak prestatzeko funtsezko aholkuak eman zizkiela: “Lehen itzulia da garrantzitsuena, eta ertza pixka bat altxatzen denean eman behar da; bigarrena, ertza lehorra dagoenean. Eta, azkenean, puzten denean, atera egiten da ”, esan zuen.

Gainerakoan, menuak plater hauek izan ditu: chileatole edo elote-zopa bat (“elotea da artaburua bera, oraindik fresko eta samurra dagoenean, ezin zaionean oraindik arto deitu”), panelarekin, kostako txile erre eta irinduarekin, eta elote-ale irindua gehituta, lodigarri gisa; oso su motelean txigortutako artozko ur bat, “egunero edaten dena eta oso freskagarria dena”; eta bi tamal mota, “barbacoíta izenekoa, zeinak bizia salbatzen baitigu etxera norbait ezustean etortzen denean”, gutxi ehotako artoarekin eta txilez, olioz eta urez ondua, eta babarrunez egindakoa, “guesa esaten dioguna, ematea eta partekatzea esan nahi duelako; halakoak egiten ditugu festa bat egin aurretik, laguntzera datozen senide eta lagunei emateko”. Azken hori barazki- eta oilar-saldaz eta eltzeko babarrunez laguntzen da.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC