mag

Gipuzkoatik Kanadara XVI. mendeko baleontzi batean kozinatzea

 

San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country kongresuak une historikoa bizi izango du aurten: San Juan kongresisten artean, itsasontziaren erreplikan kozinatuko duen pertsona aukeratzeko prozesua irekiko du. San Juan XVI. mendeko ozeanoan zeharreko bidaietarako euskal baleontzia zen, eta Albaola ontziola-museoan (Pasai San Pedro) haren erreplika bat eraikitzeko lanak amaitzen ari dira; behin prest dagoenean, Kanadarako bidaia egingo du. 

Albaola Itsas Kultur Faktoria espazio berritzailea da, non artisau erako itsas teknologia berreskuratzen den eta hari balioa ematen zaion. Aspalditik ari dira 1565ean Kanadako Red Bay herrian hondoratu zen San Juan karga-ontzia berreraikitzeko proiektuan lanean. XVI. mendean zeuden teknikak eta materialak errespetatuz ari dira gauzatzen eraikitze-prozesua, eta asmoa da, behin amaituta dagoenean, Atlantikoa gurutzatuko duen zeharkaldia egitea, Gipuzkoatik Kanadara. Bidai hori posible egingo duten tripulatzaileen artean, sukaldari bat egongo da, eta Gastronomikaren edizio honetako kongresisten postu horretarako aurkeztu ahal izango dute euren burua; ondoren, Albaolak gainbegiratuko duen hautaketa-prozesua gainditu beharko dute. Lehen aldiz batuko dira gastronomia eta nabigazio historikoa modu honetan, ozeanoan zeharreko espedizio batean.

Kongresista sarrera duten profesional akreditatuak aurkeztu ahal izango dira deialdi berezi honetara, Albaolak ezarritako baldintzak betetzen badituzte; saria izango da XVI. mendeko itsasontzi batean orain dela bost mende egiten zen bezala kozinatzearen esperientzia bizi izatea, euskal arrantzaleen itsas egitandi garrantzitsuenetako bat irudikatuko duen bidaia horretako tripulatzaileak elikatzeko. Ekimen honen h

elburua da azpimarratzea sukaldaritza ere zeharkaldi luze haietako eguneroko bizimoduaren funtsezko alderdia zela.
Kongresuaren zuzendari Benjamín Lanaren esanetan, “itsasoarekiko konexioa etengabea izango da eta hazten jarraituko du San Sebastian Gastronomikan, eta horren erakusgarri onena da aurten kongresistek proiektu zoragarri hau ezagutuko dutela eta historiaren parte izan ahal izango direla”.

San Juan itsasontzia Terranovako uretan hondoratu zen 1565ean, eta garai hartako ondoen kontserbatutako ontzia dela uste da. 1978An deskubritu zuten Parcs Canada gobernu-agentziako arkeologoek eta, horri esker, xehetasunez ezagutu ahal izan ditugu euskal baleontzien ingeniaritza eta bizitza. 2014az geroztik dihardu Albaolak itsasontzi horren erreplika eraikitzeko lanean, zehaztasunez jarraituz orain dela bostehun urteko teknikak eta materialak.

Ondare-balentria honek Xabier Agoteren sinadura darama; Agote itsasontzi-eraikitzailea, itsasgizona, ikertzailea eta kultura-sustatzailea da, ontziola zahar hau itsas ondarearen nazioarteko gune bihurtu duena. Bere zuzendaritzapean, Pasaiako ontziola-museoan, ondare-baliodun itsasontziak berreskuratzeaz gain, desagertzeko arriskuan dauden lanbideak ere berreskuratzen dira, eta jakintza-transmisioa eta dibulgazioa lantzen dira, haien ateak jendeari irekiz, bisitariek tradizioa eta etorkizuna batzen dituen ondare-baliodun itsasontzien ontziola ezagut dezaten.  Agote Kursaaleko agertokian egongo da edizio honetan, Xabier Alberdi historialari eta Albaolako ikerkuntza-zuzendariarekin eta Aitor Arregi (Elkano*, Getaria) sukaldariarekin batera, produktuak eta gastronomiak mendeetan zehar euskal itsas munduan izan duten garrantziari buruzko ponentzia interesgarria egiteko. Haiekin batera izango dira lau euskal sukaldari hauek: Pablo Loureiro (Casa Urola, Donostia), Josean Alija (Nerua*, Bilbo), Roberto Ruiz (Hika Gastronomiko, Billabona) eta Javier Rivero eta Gorka Rico (AMA Taberna, Tolosa); sukaldari hauek garai hartan itsasontziek joan-etorrian eramaten zituzten osagaiekin prestatutako errezetak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Albaolak oihartzun eta ospe handia du gaur egun nazioarte mailan. 2015Ean, UNESCOren babesa jaso zuen itsasontzia eraikitzeko proiektuak, eta berriki berretsi egin du babes hori, Jardunbide Egokien ziurtagiria emanda. National Geographic-ek adierazi zuen azkeneko hamarraldietako ondare-ekimen zirraragarrienetako bat dela. Horrela, bizi hartzen ari den itsas ondarearen enblema bihurtzen ari da San Juan.

Sukaldariaren hautaketarekin, Albaolak beste urrats bat egingo du San Sebastian Gastronomikan, historia egungo gizarteari hurbiltzeko bere ahaleginean. Horrenbestez, nabigazio tradizionalaren aliatu bihurtuko da gastronomia, beste kapitulu bat idazteko: XXI. mendean berriro Atlantikoa zeharkatuko duen XVI. mendeko itsasontzi bateko tripulazioa elikatzea.

 

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC