mag

Sukaldari handia izatearen pozak eta sakrifizioak

 

Elena Arzakek eta Nieves Barraganek elkarri pater bat prestatu zioten, itzal baino argi gehiago dituen lanbide batekiko maitasuna aitortzen zuten bitartean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuak babestutako saio batean, Lisa Abend kazetariak “euskal sukaldaririk onenetakoak diren bi enpresari ausart” igo zituen Gastronomikako sukaldera. Sukaldariok adierazi zutenez, elkar miresten dute eta lagun handiak dira.

Nieves Barraganek (Chefa Sabor* jatetxean, Londres) zizahoriz eta ganbaz betetako txipiroiak prestatu zituen, haren hitzetan, bere “jatetxeetan bezeroei gehien gustatzen zaien plateretako bat”. Adierazi zuenez, Erresuma Batura iristean sukaldean zuten diziplinak harritu zuen gehien, baita munduko beste toki batzuetatik ekarritako osagai eta errezeta berri mordoak ere. Santurtzin jaio zen, eta bidaiatzea du inspirazio-iturri nagusi: “horri esker jarraitzen dut ikasten eta berritzen”. Azaldu zuen, gainera, bere lanbidearekiko grinak bere horretan jarraitzen duela. Uste du sukaldaritza aldatu egin dela azken urteotan, “orain lasaiagoa eta dibertigarriagoa da, gehiago gozatzen da”, eta bere ibilbide meteorikoagatik sakrifizio pertsonal batzuk egin behar izan dituen arren, “nire poz handiena lantaldea egunero nola hazten den ikustea da”.

Bestalde, Elena Arzakek, Arzak*** jatetxearen (Donostia) erreferenteak, plater ikusgarri bat aukeratu zuen bere adiskidea zur eta lur uzteko: urdaiazpiko gatzez eta azukrez marinatutako hegaluze-solomoa, porrusaldazko pure original batekin aurkeztua. Bidaiatzearen garrantziaz gain, aipatu zuen gizartearen aldaketei jarraitzen dienean iristen zaizkiola ideiak, “eta beti arriskatuz”; era berean, aitortu zuen jardunean aritu den urte hauetan guztietan “pixka bat gutxiago lan egiten ikasi” duela. Nievesek bezala, Elenak ere adierazi zuen “gaur egungo sukaldeak lasaiagoak” direla, dagoeneko haietan ez dela oihurik egiten, eta estilo orokorrean eta bere estiloan ere aldaketak gertatu direla aipatu zuen, oraingo platerak “ez hain koipetsuak eta arinagoak” baitira. Zer sakrifizio egin duen? “Familiari denbora lapurtzea; baina, trukean, zure pozak ere izaten dituzu, adibidez, duela gutxi jatetxean bizi izan nuena: jankide batek bihotzez zoriondu ninduen, Arzaktarrak nor ginen ideiarik ere izan gabe”, ondorioztatu zuen, pozik.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC