mag

Gastronomika itsasoaren aurrean aurkeztu zen

 

Hainbat pertsona ezagunek hartu zuen hitza Gastronomikaren XXVII. edizioaren aurkezpen ekitaldian, Pasaiako Albaola ontziolan. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi zuen San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresua “mundu osoko adituak herrialde baten inguruan elkartzen dituen ekitaldia” dela, Euskadiren inguruan, hain zuzen ere, “non gastronomia, zientzia bat ez ezik, bizitza ulertzeko modu bat ere baden”. Sailburuaren esanetan, “gure herrialdean lehengaia zaintzen dugu, eta bere adierazle nagusi bihurtzen dugu, sukaldari eta jatetxeen eskutik”. Kongresu hau gure produktua eta gure gastronomia ezagutzera gonbidatzeko tresna bat da”.

Sektoreak euskal ekonomian duen garrantzia azaldu zuen, eta zera nabarmendu zuen: “lurraldea, landa-ingurunea eta hiria egituratzeko tresna bikaina da. Helburu bat dugu: lehen sektorea sektore gero eta lehiakorragoa eta jasangarriagoa bihurtzea. Gastronomia eta elikadura garapen ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren eragile izan daitezen sustatzen jarraituko dugu. Bide gogorra izango da, baina, guztion artean, lortuko dugu helburu hori betetzea”.

Azahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatuak eskertu egin zuen “Kongresuak lurraldearekin duen konpromisoa, Gipuzkoa munduko mapa gastronomikoan jartzen baitu”. Bere ustez, “Albaolan ezin hobeto irudikatzen dira tradizioa eta eraberritzea. Bereizten gaituen eta ezaugarritzat dugun nortasuna belaunaldiz belaunaldi transmititu da, baina zutitzen eta geure burua berreraikitzen ikasi behar izan dugu, gizarte gisa eboluzionatuz eta garai berrietara egokitzen ikasiz, geure esentzia galdu gabe”. Gastronomian, “dikotomia hori ezin hobeki islatzen da plater bakoitzean”. Azkenik, “emakumeak gastronomiaren ibilbidean izan duen eginkizuna aldarrikatu” nahi izan zuen, eta adierazi zuen “protagonismoa izan duela, baina merezitako nabarmentasunik gabe”. “Kongresu hau aukera paregabea da emakumearen rolari balioa emateko; bide hori ez dugu bakarrik egingo, baizik eta lurraldeko sukaldariek beti erakutsi duten eskuzabaltasun horren eskutik”.

Río de Janeirorekin senidetzea

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren historiaren errepasoa egin zuen, eta gogorarazi zuen Gastronomikak Donostiako udaren luzapen gisa finkatzeko bertutea izan duela: “Horren geurea den gastronomiaren inguruko arrakasta baten historia da”. Adierazi zuen Kongresua eredu dela, eta eskerroneko hitzak izan zituen sukaldarientzako eta ekoizleentzako. Río de Janeiro hiri gonbidatua izatearen inguruan, esan zuen “Donostiarekin antzekotasunak dituen hiri batekin harremana estutzeko aukera bat da (San Sebastian hiri horren izen ofizialean ageri da, eta Badia eta Bihotz Sakratua ere baditu) eta, zalantzarik gabe, baita gure hiriaren irekitasuna erakusteko aukera ere”.

Ondoren, Benjamín Lana Kongresuko zuzendariak azaldu zuen zergatik izan den Albaola itsas faktoria‘Tradizioa eta Eraberritzea’ leloa daraman edizio hau aurkezteko leku aproposa; jarraian, produktuak eta gastronomiak mendeetan zehar Euskal Herriko itsas munduan izan duten garrantziaren inguruko solasaldia izan zuen Xabier Agote ontziola eta museoaren lehendakari eta sortzailearekin. “Itsasoarekiko konexioak hazten jarraituko du San Sebastian Gastronomikan”, adierazi zuen Lanak.

Ondoren, edizio honetako hitzordu nabarmenenen errepasoa egin zuen Gastronomikako zuzendariak, baita Kursaaleko Auditorioan izango ditugun izen batzuena ere: “Itsasoa izango da ardatzetako bat, Río de Janeiro izango da beste ardatz bat, hiri gonbidatua den aldetik, eta Aitor Zabalaren presentzia hirugarrena; bera izango da parte-hartzaile nabarmenenetako bat, baita Mitsuharu Tsumura ere, eta eszenatoki honetara aurrez inoiz igo ez diren beste euskal sukaldari ugari”.

Leloari dagokionez, honela laburbildu zuen: “eraberritzeak esan nahi digu berriro sortu behar dela, ez dela nahikoa kontserbatzea. Herrialde honetako sukaldari onenetako batzuez inguratuta gaude, eta gehienak itzuli dira tradizioaren kontzeptu horri lotuta egotera”.

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
FUNDACION HAZI Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO KITCHEN CONSULT Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC