Dastatze-saioa
Galiziako ardo beltzak: ondoen gordetako Atlantikoko sekretua
Babeslea Xunta de Galicia

Galizia zuri atlantikoak baino askoz gehiago da. Saio honetan, Galiziako ardo beltzen unibertso liluragarria ezagutuko dugu, oraindik nahiko ezezaguna den, baina enologiaren munduan gero eta eragin handiagoa duen alderdia.
Galiziako bost jatorri-deituretan barrena –Rías Baixas, Ribeiro, Ribeira Sacra, Valdeorras eta Monterrei–, barietate autoktonoen aniztasuna, mahatsa lantzen den muturreko paisaiak eta lurrek eta klimak ematen dieten nortasuna esploratuko ditugu. Askotariko estiloak eta ikuspegiak islatzen dituzten zazpi ardo dastatuko ditugu: ardo tradizionalak zein lurralde berezi honen ahalmena erakusten duten proposamen ausartak. Galiziar ardo beltzak Espainiako ardogintzako etorkizun handiko adierazpen zirraragarriak zergatik diren ulertzeko gonbidapena.
50,00 €
Izen ematea