Dastatze-saioa
Purgatori: Familia Torresen Costers del Segreko mahastizaintza- eta ardogintza-proiektuaren 10 urteak
Babeslea Familia Torres

2012an sortu zen Purgatori, Familia Torresen Costers del Segreko lehenengo ardoa, muturreko klima duen Les Garrigueseko familiaren sailetako mahatsarekin egina. XVIII. mendean, penitentzia modura, leku babesgabe horretara lurrak lantzera deserriratzen zituzten monje beneditarren historian inspiratuta dagoen ardo mediterraneoa. 2022ko urtaldiak inflexio-puntua markatu zuen proiektu horretan, coupage-an ‘gonfaus’ antzinako barietatea sartuta; izan ere, Torres familiak berreskuratu egin du mahats-barietate hori, duen interes enologikoagatik eta klima-aldaketara egokitzeko gaitasunagatik.
David Barriche enologoak eta Sergi Castro sommelierrak emango dizkigute proiektuaren xehetasunak, hautatutako sei urtalditako ardoen dastatze bertikal baten bitartez; amaitzeko egungo urtaldia dastatzeko aukera egongo da, eta ‘gonfaus’ ardoa, barietate bakarreko ardo gisa.
50,00 €
Izen ematea