Dastatze-saioa
Hitzordua nazioartean prestigioa duten Arabar Errioxako hiru upategirekin

Arabar Errioxatik mundura. Horixe izan da Wine Sessions saioen barruan hitzordua proposatzen diguten hiru upategien ibilbidea eta proiekzioa: Remírez de Ganuza, Macán eta Amaren dira upategiok.
Imanol Arruti kazetaria izango da dastatze-saioaren aurkezlea, eta eskualde horretako upategiak ezin hobeto ezagutzen dituen Javier Caneja Narru jatetxeko sommelierrak zuzenduko du. Sei ardo dastatzeko aukera egongo da: Remírez de Ganuza 2021eko Erreserba Zuria, Remírez de Ganuza UV 2022, Macán Klasikoa 2021, Macán 2021 eta Amaren Malvasía 2021 eta El Regollar 2021.
50,00 €
Izen ematea