Mahai-Inguru
Bakailaoaren euskal anatomia

‘Bakailaoaren euskal anatomia’ izenburuaren pean, mahai-inguru bat egingo da, baina zuzenean kozinatu ere egingo da. Bakailaoa izango da protagonista, osagai gisa ez ezik, baita Euskadiren historia, kultura eta nortasun gastronomikoa ondoen azaltzen duten produktu gisa ere. Elkarrizketaren bitartez, eta hainbat plater zuzenean prestatuta, bakailaoaren bizitza anitzetan barrena murgilduko da saioa –bakailaoketariarena, kontserben industriarena, elkarte gastronomikoena, tabernena eta jatetxeena–, urrutiko itsasoetatik iritsitako arrain bat euskal sukaldaritzaren ondare nola bihurtu zen erakusteko.


