mag

Ferran Adria, Jancis Robinson eta Garcia Santos, 25. urteurreneko saridunak

 

Ferran Adriak jasoko du Omenaldi Saria, gastronomiaren azken iraultza handiaren lider izan zen sukaldariak. Ikerkuntzara eraman du orain iraultza hori. Espainiako iraultza gastronomiko deitu zitzaionak ekarri zuen paradigma-aldaketak ziurtatuta du bere lekua Historiako liburuetan, eta sukaldari ezagun bat baino zerbait gehiago bihurtu du Ferran Adria, kultura unibertsalaren pertsonai. Ez zen unibertsitatera joan, baina hiru Honoris Causa doktoretza ditu, eta irakasle gonbidatu izan da Harvarden. L'Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) jaio zen Adria, eta enpresari izateko bidean zihoan, baina uda bat Ibizan igarotzeko dirua irabazteko nahiak inoizko itzal handieneko sukaldaria izatera eraman zuen. Plater-garbitzaile hasi zen Casteldefelseko Playafels hotelean, baina Cartagenara joan zen soldaduzka egitera, eta almirantearen sukaldean aritu zen han. Huraxe izan zen azkenean elBulliraino eramango zuen hazia. Partidako sukaldari hasi zen 1984an, eta hazten joan zen Juli Soler lokaleko zuzendariaren alboan, jatetxea zuzentzera eta azkeneko hiru hamarraldietan gastronomiaren itzal handieneko pertsonaia bihurtzera iritsi zen arte. Hainbat sari jaso du elBulli jatetxeak; besteak beste, bost aldiz izan da munduko jatetxerik onena (lau aldiz jarraian, hori lortu duen jatetxe bakarra –2003an, eta 2006tik 2009ra–).
Horren edizio berezia izanik, hiru ibilbide berezi sarituko ditu San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country kongresuaren 25. edizioak : Ferran Adria, Jancis Robinson eta Rafael Garcia Santos. 

Izen handiko sukaldariak pasatu ziren sukalde mitiko hartatik, hala nola Joan Roca, Redzepi, Jose Andres, Andoni Luis Aduriz eta Juan Mari Arzak, ordurako izen handiko chefa zen arren, sukalde haren martxa ezagutzea nahi baitzuen.  Ekoizpena eta sorkuntza bereiztea izan zen dena eragin zuen txinparta, eta horrek tailer edo laborategi deitzen dioten ‘gela propioa’ eman zien sukaldariei.  Baita aurkikuntza bakoitza munduari ezagutarazteko grina hori ere; horrela, antzinako sukaldaritzaren sekretismo tradizional hura atzean utzi, eta bidea argitu zien ondoren iritsiko zirenei.

Jancis Robinsoni emango diote 25. Urteurreneko edizioko Urrezko Gueridon saria; berrogei urte baino gehiagoan, bera da ardoaren industriako itzal handieneko emakumea. Liburu mitikoak idatzi ditu, The Oxford Companion to Wine, The World Atlas of Wine eta Wine Grapes besteak beste (ardoaren profesionalen biblia), eta BBCn emititu zen ardoari buruzko serie historiko baten egilea ere bada. Hori guztia gutxi balitz, sektorekoa izan gabe Master of Wine titulua eskuratzen lehenengo emakumea izan zen eta, Decanter aldizkariaren arabera, ardo-kritikari eta -kazetari errespetatuena da munduan. Gaur egun, britainiar errege familiaren upategirako ardo-aholkularia da. Britainiar Inperioaren Ordenako kide da eta, 1989az geroztik, zutabe bat idazten du astero Financial Times egunkarian.


Pau Alborna y Torras Kazetaritzako saria, berriz, Rafael Garcias Santosek jasoko du aurten. Iraultza gastronomikoaren metxa piztu zuen kritikari gastronomiko bitriolikoa, mihi zorrotzekoa eta sukaldaritzari buruzko jakinduria handia duena. Garcia Santos kritika gastronomikoaren erreferente garrantzitsuenetakoa da hainbat komunikabidetan, El Diario Vascon eta El Correon, besteak beste. Liburu ugari idatzi du, eta jarduera ugariren sortzaile eta sustatzailea da, hala nola ‘Goi-mailako Egile Sukaldaritzaren Gasteizko Lehiaketa’, ‘Gourmet Nafarroa-Bizi Barazkiak Kongresua’ eta ‘Lomejordelagastronomia’.   

 

Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO