Jarduera
Arregi lehengusuek erreboiloaren eta parrillaren sekretuak jakinaraziko dizkigute

Arregitarrek, Elkanoren eta Kaia-Kaiperen arteko inoiz egin ez den topaketa batean, Getariaren esentzia ekarriko dute Tabernak eta Parrillak atalaren agertokira: parrilla, erreboiloa eta familia-tradizioa.
Getariako Elkano eta Kaia-Kaipe jatetxeetako arduradunak elkarrekin, inoiz egin ez den hitzordu batean, non erreboiloa dastatzeko aukera ere egongo den. Bi lehengusu hauek elkarrekin igoko dira eszenatokira lehen aldiz, parrillari eta erreboiloari buruz hitz egiteko, horren ondo ezagutzen eta lantzen duten teknikari eta kostako herri horrekin lotura benetan estua duen arrainari buruz, alegia. Kursaal jauregitik irten gabe, Getarian, Arregitarren familia-tradizioan eta Gipuzkoako udalerri honetan beste toki gutxitan bezala lantzen den sukaldaritza-teknika honetan barneratzeko aukera paregabea.
