Mahai-ingurua
Taberna, beste buelta bat

Betiko taberna aldarrikatzeko hainbat modu, nostalgian harrapatuta gelditu gabe, beren negozioa jende guztiarentzako proposamenekin hedatzearen aldeko apustua egin duten Michelin izardun sukaldarien eskutik.
Francis Paniego (Tondeluna - Logroño)
Bi Michelin izar dituen sukaldaria, Logroñoko erdialdean duen taberna-proposamenean artifiziorik gabeko soiltasuna erakusten duena. Eszenaratzea soila da; ohiko mahai luzeak eta banakako mahaiak konbinatzen ditu eta, horrela, taldeetara zein bikote edo familietara egokitzen da. Duen karta diskretuak kalitateari eusten dio plater tradizionalekin, eta Echaurren gogora ekartzen diguten keinuak ere baditu.
José Álvarez (La Barra de La Costa - El Ejido)
Michelin izardun sukaldari bat, neotaberna bat ere baduena, non kalitate-maila handia, musika eta dekorazio oso zaindua dituen ezaugarri bereizgarri. Gosari oso bereziak (ganba gorrizko tortilla, esaterako), pintxoak, partekatzeko platerak, plater landuagoak... negozioak, arratsalde-pasa. 360º lokala, taberna tradizionalaren bilakaera argia.
Sergio Ortiz de Zárate (La Taberna de Zárate - Bilbo)
Sergio Ortiz de Zaratek tabernaren bidea hartzea erabaki zuen, errezetategiko gisatuz eta bestelako platerez osatutako karta batekin. Barran ere badaude aukerak, iturri tradizional beretik elikatzen direnak. Pintxoen eta partekatzeko errazioen eskaintza zabala. Tabernako tortillek ikaragarrizko arrakasta izan dute. Egunean 180 baino gehiago egiten dituzte, eta horiexek dira aukera nagusia, betikoak izan arren, Michelin izardun sukaldari baten jakintzan eta teknikan oinarritzen diren platerez osatutako karta batean.

