Dastatze-saioa
Maca de Castro mallorcarraren despentsa. S. Pellegrino & Acqua Panna
Babeslea S.Pellegrino & Acqua Panna
Mallorcako iparralderen dagoen eskualdean, Alcúdian, uharteko errezeta tradizionalak ikertzen ditu Maca de Castrok, sukaldaritza jatorra eta, aldi berean, oso pertsonala dena eskaintzeko. Uhartearen sukaldaritza-aberastasuna aztertzen, zukutzen, ikertzen eta birgaratzen du ikerkuntzaren bitartez, chefaren beraren ikuspegia eskaintzeko. Emaitzarekin –mallorcar sukaldaritza askea–, Maca de Castrok ikuspegi berri bat ematen dio lurralde berezi honen despentsari, eta balioa ematen dio bere hornitzaile guztien lanari: baserritarren, arrantzaleen eta mahastizainen lanari, alegia.
S. Pellegrino eta Acqua Pannak, San Sebastian Gastronomikaren esparruan, Maca de Castroren unibertsora hurbiltzeko aukera ematen digu, chefak markarekin sintonian eskainiko duen bazkari batean; mallorcarraren platerekin batera, uren dastatze armoniko bat egingo da eta, era berean, ardo eta cava sorta bat prestatu eta aurkeztuko du Juan Muñoz Espainiako Sommelierren Akademiako (AS&MSE) lehendakariak.
80,00 €
Izen ematea