Jarduera
Modernitatea eta tradizioa: Barrukiak berrinterpretatuz
Babeslea Unilever Food Solutions
Knorr Professional etxearen eskutik, barrukien mundua berrinterpretatzeko gakoak aurkeztuko dituzte Javi Estévezek eta Peio Cruzek.
Javi Estévezek (La Tasquería*, Madril) sukaldaritza tradizionalaren funtsezko elementuetako bat den barrukien mundurako ikuspegi berriak erakutsiko dizkigu. 40 urte ditu, eta dagoeneko 15 urte baino gehiago darama sukaldaritzaren arloan modu profesionalean. 2013an Top Chef España saioaren lehenengo edizioan parte hartu zuelako egin zen ezaguna, bai eta 2016an sukaldari hasiberri onena izateagatik ere, eta La Tasquería jatetxeak 2019az geroztik Michelin izar bat mantentzearen sekretuak azalduko dizkigu Javik. Sukaldaritza tradizional berrinterpretatua. Oinarri klasikoa duen sukaldaritza modernoa. Modernitatea eta tradizioa.