Euskadi

Hizlaria

Aitor Arregi

Chefa Elkano* (Getaria, Gipuzkoa, Espainia)

Futbol-jokalari profesionala izan zen hamar urte baino gehiagoz; baina, azkenean, Elkanoko sukaldeburu dela jaso ditu goraipamen handienak. Getarian dago jatetxea, familia-negozioa da, eta parrilla-zaleen ezinbesteko gunea.

Garai batean, bazirudien Aitor Arregiren bizitzako erabakiek aldendu egiten zutela Getariako familia-jatetxetik: ingeniaritzako ikasketak hasi zituen, kirol-ibilbideari ekin zion ondoren hainbat futbol klub nazionaletan, ezkerreko hegaleko jokalari, baina, azkenean, 2002an, botak zintzilikatu eta amantala jantzi zuen. 

Orduan ikasi zuen, Pedro Arregi aitaren eskutik, eta behe-behetik hasita, ostalaritzako eta sukaldaritzako zoko guztiak. Pedro Arregi parrilla-sukaldaria zen, txingarren maisu eta aitzindaria, hainbat arrainekin: erreboiloa, kokotxak… Haren bideari jarraitu zion Aitorrek, baita harago iritsi ere; izan ere, 2014an, Michelin Izar bat eskuratu zuen Elkanok. 

Sari ugari jaso ditu ondo prestatutako eta tradizioa leialtasunez errespetatzen duen produktu-sukaldaritza honek. Arregik aitarengandik ikasitako parrillaren inguruko maisutasunari eutsi dio, baita itsasoarekiko eta itsasoko produktuekiko leialtasunari eta maitasunari ere. Iparraldeko itsasoa Elkanon, baina baita hegoaldeko itsasoa ere, Catarian, orain dela urte batzuk Arregik Chiclanan ireki zuen jatetxean. Han, bertako arrantzaleek eskaintzen diotena parrillan arakatzen jarraitzen du. 

Aitor Arregi

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Sabor a Málaga - Diputación Provincial de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA Diputación de Málaga Costa del sol SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut Le noveau chef ICC Klimer AIALA CEBANC