Valentziako Erkidegoa
Hizlaria
Ricard Camarena
Chefa Ricard Camarena Restaurant** jatetxean (Valentzia, Espainia)
Hasiera hasieratik Valentziako baratzearen eta itsasoaren aldeko apustu garbia egin zuen Camarenak, eta ederki jakin izan du nola eraiki kalitaterik oneneko produktuak ematen dion zaporea eta urtarokotasuna oinarri dituen sukaldea.
Sukaldaritza gailendu zen musikaren aurrean Ricard Camarena gaztearen zaletasunen arteko borrokan. Tronpeta eta partiturak alde batera uztea erabaki zuen, gertutasunean eta produktuan oinarritutako sukaldaritzari helduz eta hainbat sari jasoz. Hiru bider lortu du Michelin Izarra (Arrop, Arrop Valencia, eta Ricard Camarena Restaurant), eta hiru Repsol Eguzkiak berretsi ditu bere egungo jatetxe gastronomikoan.
Bere jarduera ez da bere bandera ontzira mugatzen: Valentzian ere badu proposamen kosmopolitago bat Canalla Bistron, edo 0 kilometroan oinarritutako aukera herrikoiago bat, Central Bar-en; ekitaldietarako bere apustua Ricard Camarena Colón da, eta bere I+G zentroa Ricard Camarena Lab da. Bere hiriaren konkista amaitzeko, lokal berria ireki du: Bar X.