Hizlaria
Andoni L. Aduriz
Chefa Mugaritz** jatetxean, (Renteria, Gipuzkoa, Espainia)
Andoni Luis Aduriz mundu mailako gastronomiako chef pertsonal, eragin handiko eta geldiezinenen artean dago, eta urteak daramatza Errenteriako bere jatetxetik kritikariak eta mahaikideak harritzen.
Mugaritz** munduko bederatzigarren jatetxerik onena da The 50 Best Restaurantsen arabera, eta kultura, filosofia eta sukaldaritzaren topagunea ere bada. Bertatik, sukaldaritzaren bilakaeraren eta diziplinartekotasunaren aldeko apustua egin du beti gipuzkoarrak, eta horrek ezarrita dagoenaren mugak zeharkatzera eraman du, sukaldean errebelde bat izatera. 2002ko Gastronomia Sari Nazionala, Aduriz (Donostia, 1971) Euro-Toques España elkarteko presidentea eta hogei bat libururen egilea ere bada. Azkena, "Puntos de fuga", Mugaritzen sukaldea nola bizi den azaltzen duen kontakizun intimo eta ausarkeriaz betea da.