Ireki da Gastronomika 2022n izena emateko epea
Gastronomiak kulturak batzeko duen gaitasuna Bizitza Londrestik harago Erresuma Batuan dauden chef espainiarren esperientzia Sugarren magia parrilla arduradun handiekin Auditoriumera itzuliko dira dastaketak
United Kulinary, San Sebastián Gastronomika Euskadi Basque Countryren XXIV. edizioaren leloak keinu bat egiten dio gastronomiak kulturak politikaren gainetik batzeko duen gaitasunari. Gastronomiari buruzko munduko kongresu zaharrenak Erresuma Batuaren panorama gastronomikoa erakutsiko digu, zeina, hiriburuan gertatzen denaz harago, oso ezezaguna baita oro har. Kongresua urriaren 2tik 5era bitartean egingo da, eta irekita dago jadanik izena emateko aukera, presentzialki parte hartu ahal izateko, bai hitzaldien programa jarraituz, bai azokako erakusketa gunean antolatuko diren gainerako jardueretan parte hartuz.