Mahai-Inguru
Bakailaoaren benetako ibilbideak

‘Bakailaoaren benetako ibilbideak’ izenburuarekin, mahai-ingurua egingo da eta, aldi berean, zuzenean kozinatuko dute, bakailaoak munduan zehar egindako bidaia berreraikiz. Itsasoak, portuak, merkataritza, migrazioa eta sukaldaritza izango dituzte hizpide, lurraldeak konektatuz –Ipar Atlantikorik Iberiar penintsularaino eta Afrikaraino–, eta kultura bakoitzak bakailaoa ulertzeko, kontserbatzeko eta kozinatzeko bere modua garatu duela ikusiko dugu. Ibilbide gastronomiko bat baino, produktu beraren inguruko jakintza, truke eta mestizaien historia globala.
