Omenaldia
San Sebastian Gastronomika kongresuaren omenaldia Martin Berasategiri

Aurtengo edizioan, Martin Berasategi omenduko du Gastronomikak, euskal eta espainiar gastronomiaren izen handienetako bat, Euskal Sukaldaritza Berriak 50 urte betetzen dituen urte berezi honetan.
Euskal gastronomia betirako eraldatu zuen sukaldari-belaunaldiko kidea da Berasategi; eraldaketa harekin, produktua, teknika eta sormena aldarrikatu zuten, eta nazioarteko erreferente gastronomiko garrantzitsuenen artean kokatu zuten Euskadi.
Lau hamarkada baino gehiago darama bere jatetxea zuzentzen, eta sukaldaritza pertsonal eta ezaguterraza eraiki du, zorroztasunean, ikerkuntzan eta produktuarekiko errespetuan oinarritzen dena. Berarengan erreferentzia eta maisu bat aurkitu duten sukaldari-belaunaldi berri batengana ere hedatu da bere legatua.
