Omenaldia
San Sebastian Gastronomika kongresuaren omenaldia Heston Blumenthali

Heston Blumenthal sukaldari britainiarrak jasoko du San Sebastián Gastronomika Euskadi Basque Country kongresuaren 2025eko Omenaldi Saria.
Heston Blumenthal sukaldari garrantzitsu eta iraultzaileenetako bat da sukaldaritzaren historia garaikidean, eta 700 langile baino gehiagoko inperio gastronomiko bat zuzentzera iritsi da. XXI. Mendeko lehenengo urteetan Ferrán Adriári munduko lidergoa ezbaian jarri zion sukaldaria da, eta The 50 Best Rastaurants zerrendak munduko onentzat aukeratu zuena 2005ean, The Fat Duck bere jatetxea munduko gastronomiaren gailurrera eraman ondoren.