Urrezko Geridon Saria Almudena Alberca eta Sara Pérezentzat ex aequo

Ardoaren munduan egindako ibilbide bikaina saritzen duen Gastronomika kongresuaren Urrezko Geridon saria sektoreko emakume garrantzitsuenetako bik jasoko dute aurten, Almudena Albercak eta Sara Pérezek, hain zuzen ere.
Almudena Alberca MW Espainiako lehenengo emakumea izan zen (2018an) Master of Wine titulua eskuratzen, eta emakume bakarra da Espainian dauden lau MWen artean. Hainbat boutique upategitan lan egin du, hala nola Viñas del Cenit (Zamorako Tierra del Vino Jatorri-deitura) eta Dominio de Atauta (Ribera del Duero Jatorri-deitura) upategietan. Baita Entrecanales Domeqc Taldearen familia-upategietan ere, kritikari espezializatuek nabarmen aintzatetsitako ardoak sortzen.
Sara Pérez Priorateko mahastizaintza birdefinitu zuen belaunaldikoa da. Laborantza ekologikoaren eta emakumeak ardoaren munduan duen rolaren defendatzailea da, eta Mas Martinet eta Venus La Universal upategietako enologoa da. Berarentzat, ardoa egitea egintza kulturala eta pertsonala da, zeinetan lurrari entzun behar zaion eta arriskuak onartzeko prest egon. Enologo garrantzitsua da, mahastizaintza ekologiko eta jasangarriarekin duen konpromisoagatik ezaguna.