Saria
Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Alborna i Torras Saria José Carlos Capel kritikariari

José Carlos Capel kazetari eta kritikari gastronomikoak jasoko du Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Alborna i Torras Saria.
Espainiako sukaldaritzako figurarik errespetatuenetakoa eta gehien dakitenetako bat da Capel, Gastronomiaren Espainiako Akademiako eta Espainiako eta Europako hainbat kofradia gastronomikotako kidea da, bai eta Madrid Fusión kongresuko lehendakaria ere.
El País egunkariko gastronomia-kritikaria izan da 35 urtez baino gehiagoz, eta mundu osoan barrena bisitatzen dituen jatetxeei buruzko iritziak argitaratu ditu. Urteko egun guztietan egiten du etxetik kanpo otordu bat gutxienez eta, batzuetan, baita bi ere, sukaldari gazte ezezagunak aurkitu nahian eta izen handiko sukaldarien lokalak bisitatuz.