Saria
Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Alborna i Torras Saria
Babeslea Gobierno Vasco - Turismo
Lisa Abend kazetari estatubatuar independenteak jasoko du aurtengo Kazetaritza Gastronomikoaren Pau Alborna i Torras Saria; Abendek sarri idazten du TIME aldizkarirako, New York Times egunkarirako eta ingelesezko beste egunkari eta aldizkari ugaritarako.
Madrilen bizi izan zen lehenengo, eta Kopenhagen bizi da orain. Luze eta zabal jorratu ditu Europako panorama gastronomikoko gaiak, eta “The Sorcerer's Apprentices: A Season in the Kitchen of Ferran Adrià's elBulli” liburuaren egilea da. Historian doktorea Harvardeko Unibertsitatean eta, gaur egun, XXI. mendeko gastronomiari buruzko liburu bat idazten ari da.