Katalunia
Hizlaria
Oriol Castro, Eduard Xatruch y Mateu Casañas
Disfrutar*** Jatetxeko chefak (Bartzelona, Espainia)
Disfrutar ondo koipeztutako engranaje bat bailiran funtzionatzen dute, pasioz, berrikuntzaz eta lanaz. Hiru mosketari gastronomiko bailiran, sukaldaritza irudimentsu eta harrigarri baten aldeko bideak eta gurutzaldiak irekitzen dituzte.
elBulli jatetxeko sukaldetik plater bikainak baino zerbait gehiago irten zen; hantxe trebatu zen talentu bikain ugari, sukaldaritzako hiru maisu hauek kasu: Oriol Castro Ferran Adria chefaren eskuineko eskua izan zen urtetan; eta Eduard Xatruch eta Mateu Casañas, Cala Montjoiko lantalde sortzaileko funtsezko piezak.
Costa Bravako lokal mitikoa itxi ondoren, Adriari jarraitu zioten hirurek Bullipedia bere proiektu berriaren kontzeptualizazioan, euren hegaldiari ekitea erabaki eta elkarrekin abiaraziko zuten lehenengo proiektua gauzatu zuten arte: Compartir (Cadaqués). 2014an, Bartzelonara egin zuten jauzi, Disfrutar jatetxearekin, haien bandera-ontzi bihurtu dena; hantxe azaleratzen duten beraien gaitasun guztia.
Cadaqueseko Compartir jatetxearen esentzia bikoiztea izan da hirukotearen azkeneko abentura; horrelaxe sortu zen, 2022an, Compartir Barcelona.