Italia

Hizlaria

Karime López

Chefa Gucci Osteria da Massimo Bottura* jatetxean (Florentzia, Italia)

Karime López lehen emakumea izan zen Michelin izar bat jasotzen, Gucci Osteria jatetxea zuzentzen egindako lanari esker.

Mexikon jaio zen Karime, jatetxe-munduan lan egiten zuen familia batean eta, hasiera batean artearen arloan jardutea nahi zuen arren, azkenean familiaren tradizioari jarraitu zion berak ere. Parisera joan zen artea ikastera, baina gastronomiarekin topo egin zuen bidean, eta Sevillan sukaldaritzako ikasketak egiten amaitu zuen. Handik, gastronomiaren hainbat tenplutara eramango zuen bidaldiari ekin zion: El Racó de Can Fabes (Santi Santamaria), Mugaritz, Noma Kopenhagen, Nihonryori RyuGin Tokion, Pujol Mexiko Hirian, eta Central Perun. 

Aurrerago bere senarra izango zena ezagutu zuen, Taka Kondo; Massimo Botturarekin lan egiten zuen, eta Italiara joan zen azkenean Karime. Botturak Gucci moda markarekin lankidetzan abiaraziko zuen espazio berriaz arduratzea proposatu zion. 2018an ekin zion proiektu berriak, eta jatetxearen zuzendaritzan egindako lanari esker, emakume sukaldari mexikar bati ematen zitzaion lehenengo Michelin izarra eskuratu zuen.

Karime López

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

GONBIDATUTAKO HERRIALDEA

Turismo de Portugal

GONBIDATUAREN HIRIA

CÓRDOBA PATRIMONIO GASTRONÓMICO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
Gran Canaria ICEX SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA Diputación de Málaga ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN WINTERHALTER Ostras Sorlut ICC Klimer Le noveau chef AIALA CEBANC