Peru
Hizlaria
Pía León
Chefa Kjolle jatetxean (Lima, Peru)

Kjolle bere jatetxearekin, ezagutzera ematen du arbasoengandik jaso duen Peruko biodibertsitatea Pía Leónek, bere sukaldaritzaren bitartez.
Limako Cordon Blue jatetxean trebatu zen, eta New Yorkeko Ritz hotelean ondoren; handik gutxira, berriz, Gastón Acuario jatetxe enblematikora iritsi zen. Azkenean, jaioterrira itzultzea erabaki zuen, eta Central jatetxean hasi zen, sukalde-laguntzaile. Han, ezin hobeto konektatu zuen Virgilio Martínezekin eta, bien artean, jatetxea The World´s 50 Best Restaurants zerrendako onenen artean sartzea lortu zuten.
2018an, Kjolle bere proiektuari ekitea erabaki zuen, eta urte hartan bertan izendatu zuten Latinoamerikako Emakume Chef Onena. Bere proiektu pertsonalena den Kjolle jatetxean, Peruko jakitokiaren aberastasun guztia arakatzen du Píak, herrialdearen natura eta kultura islatzeko.
Eutsi egiten dio bere bikotekidea ere baden Virgiliorekin hasi zuen lankidetzari; bien artean gidatzen dute Mil, Peruko Andeetan.