Euskadi

Hizlaria

Bittor Arginzoniz

Etxebarri Erretegia*, (Axpe, Espainia)

Diskretua, ez du atsegin arretaren erdigunean egotea. Ez du beharrik, haren sukaldeak haren ordez hitz egiten baitu. Eta, horrexegatik, Etxebarri munduko jatetxerik onenetakoa da.

Sukalderako bere bokazioa berantiarra izan zen. 1990ean erretegia erosi aurretik hainbat gauzatan lan egindakoa zen. Lehenik, mendian; gero, hamar urtez, zelulosa fabrika batean. Baina duela hogeita hamar urtetik sukaldera bideratu du bere bizitza.  

Lurrari lotutako gizona da, sukaldearekiko eta suarekiko duen begiruneak antzinatasun kutsua du. Bere jakin-minak parrillan bide eta produktu berriak aurkitzera eraman du, eta mundu osoko gastronomoen aintzatespenak egin du gainerakoa. Etxebarri hainbat bider sartu dute 50Best zerrendan, eta 2019an egin zen edizioan munduko hirugarren jatetxe onen gisa aitortu zuten. 

Bittor Arginzoniz

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Proveedor Oficial

Laguntzaileak