TRADICIÓN Y REGENERACIÓN
Zain duzu Donostia
San Sebastian Gastronomika - Euskadi Basque Country-ren hurrengo edizioa urriaren 6tik 8ra izango da Kurssal Jauregian eta une honetan gastronomiaren bi joera indartsuenei eskainiko zaie, tradizioaren berrikuspena edo begirada eta birsorkuntzaren aldeko apustua. 'Tradizioa eta birsorkuntza' izenburupean, gastronomia kongresuen dekanoaren 27. edizioa izango da, eta lehiaketako lau sariak ere banatuko ditu: Omenezko saria Heston Blumenthal sukaldari britainiarrarentzat izango da; Urrezko Gueridón ex aequo emango zaie Almudena Alberca Ardo Maisuari eta Sara Pérez enologoari; Kazetaritza Gastronomikoko Pau Albornà i Torras Saria José Carlos Capel gastronomia kritikariak jasoko du eta Tabernero Mayor Mariano Garcíak, Donald Jatetxe Sevillanokoak.
HIRU EGUNETARAKO
INSKRIPZIOA
Dastatze-saioetarako A Zona barne, edukiera bete arte
250€
Izena eman
Lehenengo 50 inskripzioek lekua izango dute San Sebastián Gastronomikak urriaren 6an Miramar Jauregian egingo duen irekiera-jai/afarian.
Oharra: ezin izango dira 16 urtetik beherakoak sartu (ekitaldi profesionala).