Katalunia

Hizlaria

Ferran Adrià

elBulliFoundation (Cala Montjoi, Espainia)

Sukaldean egin zuen iraultza ikerketara eraman du orain. Askoren iritziz, bere garaira aurreratuta dago.

L'Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) jaioa, Ferran Adrià enpresaria izan behar zen, baina uda bat Eivissan igaro ahal izateko dirua irabazteko nahiak inoiz egon den eraginik handieneko sukaldari bihurtu zuen. Castelldefelseko Playafels hotelean hasi zen plater garbitzaile bezala, baina Cartagenan soldaduskan zegoela almirantearen sukaldean lan egin izanak bultzatu zuen ondoren elBullin lan egitea, bere ibilbide profesionala bertan garatuz. Partida buru gisa sartu zen 1984an eta, lokalaren zuzendari Juli Solerrekin batera, hazi egin zen hura zuzentzeko eta azken urteotan eraginik handienetarikoa izan duen pertsona bihurtzeko. Beste sari batzuen artean, elBulli munduko jatetxerik onena izan zen bost bider (lau aldiz jarraian, hori lortu zuen jatetxe bakarra da —2003an eta 2006tik 2009ra—).

ElBulli 2011n itxi zuten, fundazio (ElBulliFoundation) bihurtzeko. Duela gutxi, abuztuan, Ferran Adrià Cala Montjoi eraberritu batera itzuli zen, elBulli1846ren ikerketa lanari ekiteko.

Ferran Adrià

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Proveedor Oficial

Laguntzaileak